Martxoan hasi zen Urola Kostako Udal Elkarteak antolatutako OSTIRAL TEKNOLOGIKOAK ekimena. Azken saioa ekainaren 14an izango da eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Saioa doanekoa da eta, parte hartzeko, ez da teknologia-ezagutza berezirik behar.
Egitasmoaren helburua da eskualdeko ekintzaile, autonomo eta enpresa txikiek (10 langile baino gutxiagokoak; 25 langile baino gutxiagokoak industria arloko enpresen kasuan) teknologia berriak beren negozioetan txertatzea eta ahalik eta etekin handiena ateratzea.
Gailu mugikorrak enpresan
Azken saio honetako gaia honako hau izango da: gailu mugikorrak erabilita, edozein negozio arindu eta errentagarriagoa izateko gakoak eskainiko dira.
Bi ordu eta erdiko iraupena izango du saioak: 10:00etatik 12:30era
Argibideak eta izen-ematea
Ikastaroan parte hartzeko, Urola Kostako Udal Elkartera jo behar da, eta ondoko datuak eman:
- IZK/NAN
- Enpresaren izena
- Harremanetarako pertsonaren izen abizenak
- Telefonoa
Datu horiek erabiliko dira, soilik, ikastaroen kudeaketarako.
Ekimena kokatzen da SPRIren “Ekintzaile, Autonomo eta mikroenpresentzat ezarritako IKT konponbideak – Inplantalariak” zerbitzuaren barnean. Inplantalariak programari buruzko informazio guztia SPRIren webgunean aurki daiteke, www.spri.eus, “MikroETEentzako Laguntzak” atalean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Udal Elkarteko Enpresen Zerbitzura:
Urola Kostako Udal Elkartea
Enpresa Sustapeneko eta Enpresentzako Zerbitzuak
(Aintzane Ruesgas/ Eli Uzkudun)
Tel. 943 890808, enpresa@urolakosta.eus