Ekainaren 1ean jarriko dira martxan TAO makinak, udako denboraldia hastearekin batera

Ekainaren 1ean, ostiralarekin, emango zaio hasiera aurtengo udako denboraldiari, TAO sistema eta hondartzako zerbitzu guztiak martxan jarriz.

Udalak gogorarazten die herritarrei aparkatzeko pegatinak udaletxean jaso daitezkeela astelehenetik ostiralera goizeko 08:30etik 14:30era bitartean.