Enpresa kudeatzeko ikastaroa antolatu du Udal Elkarteak, ekintzaileei edota enpresa txikietako arduradunei bideratuta

Ikastaroaren helburu nagusia da ekintzaile nahiz enpresariek gogoeta egitea beren ideia edota enpresei buruza. Aldi berean, kudeaketa eraginkorragoa lortzeko erremintak eskainiko zaizkie parte hartzaileei.

Ikastaroaren ezaugarriak

Guztira, 20 orduko prestakuntza izango da eta Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian emango da (Urdaneta bidea, 6, 20800 Zarautz). Saioak martxotik maiatzera bitartean egingo dira, asteazkenetan eta goizez, 09:30etik 13:30era.

4 orduko 5 saio izango dira, guztira. Saio bakoitzean prestakuntza-modulu bat eskainiko denez, ikastaro osoa egin nahi ez dutenek aukera izango dute moduluka izen emateko.

Hauek izango dira saioak:

  • Martxoak 13. Negozio-plana. Zer da eta zertarako balio du? Planifikazioaren garrantzia eta jardueraren antolakuntza eraginkorra.
  • Martxoak 20. Forma juridikoak eta enpresa eratzeko tramiteak.
  • Apirilak 3. Jardueraren kudeaketa eta kontrol ekonomikoa egiteko erremintak.
  • Apirilak 10. Ogasunarekiko betekizunak: BEZ eta PFEZ.
  • Maiatzak 8. Lan-arloa. Autonomoen erregimen berezia. Erabiltzen diren dokumentuak.

Interesdunek saio guztietan edota banakako saioetan eman dezakete izena. Plaza-kopurua mugatua da eta izen-emate hurrenkera errespetatuko da eskabideak onartzeko.

Argibideak eta izen-ematea

Ikastaroan parte hartzeko izen-ematea Urola Kostako Udal Elkartearen bidez egin behar da, honako datuak emanda:

  • IZK/NAN
  • Ekintzailearen izen-abizenak edo enpresaren izena
  • Jarduera-sektorea
  • E-mail
  • Telefonoa
  • Intereseko ikastaroa(k)

Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi e-mail bat edo jarri telefonoz harremanetan Udal Elkartearekin:

  • Urola Kostako Udal Elkartea
  • Enpresa Sustapena Zerbitzua (Maider Ibarbia, Johanna Pino)
  • Tel. 943 890808
  • jpino@urolakosta.eus