Orioko Udaltzaingoak jakinarazi du herriko arketak berritzeko lanak bihar abiatuko dituztela.
Bi astez luzatuko dira lanak, eta errepide-mozketak egingo dituzte langileak bertan diren bitartean. Horrez gain, Antxiola eta Almirante Oa kaleen arteko bidegurutzea itxita egongo da urriaren 19an 14:30etik 18:00etara eta 20an egun osoz, baita Iturbide kalea ere, bertakoentzat izan ezik.
Gipuzkoako Ur Kontsorzioak Orioko arketa guztiak aldatuko ditu datozen bi asteetan. Ez da euri-uren, saneamendu-sarearen eta Euskaltelen zuntzaren kanalizazioan aldaketarik egingo, baina tapa guztiak berrituko dituzte, autoak gainetik igarotzerakoan egiten duten soinuarekin amaitzeko.
Lanak urriaren 20an hasiko dituzte, asteazkenarekin, eta bi asteko epean amaitu. Ondorioz, unean uneko errepide-mozketak egingo ditu Udaltzaingoak, eta trafikoa bideratzeaz arduratuko da.
Beste mozketak
Gainera, Antxiola eta Almirante Oa kaleen arteko bidegurutzea itxita egongo da urriaren 19an 14:30etik 18:00etara eta urriaren 20an egun osoz, bertako eraikin baten obrak direla-eta. Iturbide kalea ere itxita egongo da, bertakoentzat izan ezik.