San Nikolas jaiak antolatzeko lehen bilera irekia egingo dute urriaren 27an

Iazko etenaldiaren ondoren, San Nikolas jaiak berreskuratuko dira aurten. Ekitaldiz betetako egunak izango dira, eta ohi bezala, herriko eragileek hartuko dute parte antolaketan. Horretarako, Jai Batzordearen lehen bilera irekia egingo dute urriaren 27an, asteazkenarekin.

COVID-19aren pandemiak sortutako egoeraren aurrean, San Nikolas jaiak bertan behera uztea erabaki zuen iaz Udalak. Aurten, ordea, egoera bestelakoa da, eta indarrean dauden segurtasun neurriak zorrotz errespetatuz, hainbat ekitaldi antolatuko dituzte sanikolasak ospatzeko.

Udaletik aurreratu dutenez, jarduerak iluntzean amaituko dira, eta gauetan ez da ezer programatuko.

Jai Batzordearen lehen bilera

Jaien egitaraua antolatzen hasteko, Jai Batzordeak lehen bilera irekia egingo du urriaren 27an, asteazkenarekin, 19:30ean kultur-etxean. Deialdia zabalik dago interesa duten guztientzat.