Eskiatzeko irteera antolatu du Txurrumuskik urtarrilaren bukaeran

Txurrumuski aisialdi elkarteak eskiatzeko irteera antolatu du, Luz Ardidenera, urtarrilaren 31ko eta otsailaren 1eko astebururako. DBHko ikasleentzat da irteera eta 85 euroko prezioa izango du.

Izen-ematea

Eskiatzeko irteeran parte hartzeko asmoa dutenek Ametsa gaztelekuan eman behar dute izena. Horretarako azken eguna urtarrilaren 11 izango da.

Aldez aurretik, dirua (85 euro) ingresatu beharko dute Laboral Kutxaren kontu korronte honetan: 3035 0182 15 1820025099.

Behin dirua sartuta, ordainketaren agiria eraman behar dute Ametsa gaztelekura, osasun-txartelaren kopiarekin batera.

Plaza-kopuru mugatua

Plaza-kopurua mugatua da eta, beraz, izena lehenbailehen ematea komeni da.

Txurrumuski elkarteak adierazi du lehentasuna emango diela izen-ematea behar bezala gauzatzen duten gazteei.