Udalak urtero antolatzen du eskola-umeen literatur eta marrazki lehiaketa. Aurtengoa 31. edizioa izan da. Argazkia 2017ko sari-banaketa ekitaldian Karkarak ateratakoa da.
Ekitaldia, oraingo honetan, ostiralean izango da, maiatzak 11, 19:00etan hasita, udaletxean, udalbatzarraren aretoan. Sari-banaketa larunbat eguerdian egin izan da aurreko urteetan; baina aurten, larunbatean Danbolinfest jaialdia izango denez plazan, sariak banatzeko ekitaldia aurreratzea erabaki du Udalak.
Lan sarituen egileei liburu eta oroitagiri bana emango dizkie Udalak, aurtengo lanak jasotzen dituen liburuaren ale banarekin batera.
Aurtengo liburua
Urtero bezala, sari-banaketa ekitaldian aurkeztuko da aurtengo lanik onenak biltzen dituen liburua. 100 orrialde inguruko liburu bat da, Orioko ume eta gaztetxoek egindako ipuin, olerki eta marrazkiak biltzen dituena.
Hau da aurtengo liburuaren azala, Saioa Basurkoren marrazkiarekin: