Eskolaumeen aurtengo literatur lehiaketaren sariak banatzeko ekitaldia San Pedro egunean egingo da, ekainak 29, udalbatzarraren aretoan, 11:00etan hasita.
Literatur lehiaketak 28. edizioa du aurtengoa.
Sariak banatzearekin batera, ekitaldian aurkeztuko da aurtengo lan sarituak biltzen dituen liburuxka, Udalak urtero argitaratzen duena.
Saria irabazi dutenek liburu bana jasoko dute, oroitagiri batekin batera, eta, horrez gain, aurtengo liburuxkaren ale bana ere emango die Udalak.
Saria jaso behar duten ikasleak eta haien guraso eta lagunak gonbidatuta daude ekitaldira.