Europako hauteskundeetako mahaietan zeini tokatuko zaion zozketaz erabakiko da astelehenean

Europako parlamenturako hauteskundeak 2009ko ekainaren 7an izango dira eta hauteskunde mahaiak nola osatu erabakitzeko, zozketa egingo da udaletxean datorren astelehenean, maiatzak 11.

Udalak gai hau dela eta kaleratu duen oharrak honela dio:

Ohar honen bitartez, honako hau jakinarazten zaie interesatu guztiei: 2009ko ekainaren 7an, igandearekin, egingo diren Europako Parlamenturako Hauteskundeak direla eta, zozketa publikoa egingo dela, hauteskunde mahaietako kideak aukeratzeko.

Zozketa 2009ko maiatzaren 11n egingo da, astelehenarekin, goizeko 9:00etan,udaletxeko Udalbatzarraren aretoan (Herriko plaza, 1, 2. solairua).

Guztion ezagupenerako eta dagozkion ondorioetarako argitaratzen da.