2019-20 aldiko Euskaraldia dinamizatzeko pertsona bat kontratatuko du Euskaltzaleen Topaguneak, egun erdiz eta 15 hilabetez, aurtengo urrian hasita. Dinamizatzaile hori aukeratzeko lehiaketa dagoeneko martxan dago eta irekita dago izena emateko epea. Lehiaketan izena emateko azken eguna abuztuaren 26a izango da.
Kontratatuko den langilearen eginkizun nagusia Orioko eta Aiako Euskaraldia dinamizatzea izango da; eta, zehatzago, zeregin hauek bete beharko ditu, besteak beste:
- Herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…) eta prestakuntza eskaini.
- Euskaraldiko Batzordea eratu, ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatzea eta dinamizatzea.
- Tokian tokiko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu.
- Entitateen lanketa planifikatu eta garatu.
- Herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatu.
- Herritarren eta entitateen izen ematea antolatu.
- Balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostu herriko euskaltzaleekin.
- Ekimenaren aurrekontua kudeatu.
- Dinamizazioa: Antolatzaileen eta herriko boluntarioen lana koordinatu. Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon, baita eskualdeko gainontzeko dinamizatzaileekin ere.
Lanpostuaren baldintzak
Hautagaiek bete behar dituzten baldintzak hauek dira:
- Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).
- Orio, Aia eta eskualdea ezagutzea.
- Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea.
- Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.
- Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia).
- Kudeaketarako gaitasuna izatea.
- Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika…).
- Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da.
- Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da.
- Gidabaimena eta autoa.
Informazioa eta izen-ematea
Lan-deialdiaren informazioa jasotzeko eta izena emateko, Lansarean webgunera jo behar da:
Euskaraldiaren dinamizatzailea Orion eta Aian (deialdia)
Urola Kostako Udal Elkartearen eta Topagunearen arteko hitzarmena
Topaguneak hitzarmena sinatu du Urola Kostako Udal Elkartearekin eta, horren bidez, hiru langile kontratatuko ditu: bat Aian eta Orion aritzeko; bestea, Zarautzerako; eta azkena, Zumaia eta Getarirako. Hiru kontratuak egun erdikoak izango dira eta 15 hilabetekoak: urriaren 1ean hasi eta 2020ko abenduaren 31n bukatu.