‘Euskaraz Gazte’ literatur lehiaketaren sariak abenduaren 2an banatuko dira udaletxean, larunbatarekin

Azken urteetan bezala, Euskararen Egunaren bueltan banatuko dira Udalak urtero antolatzen duen ‘Euskaraz Gazte’ literatur lehiaketaren sariak; aurten Euskararen Eguna igandearekin tokatu denez, sari-banaketa egun bat lehenago egingo da, abenduaren 2an, larunbatarekin.

Aurtengoa lehiaketaren 24. edizioa izan da.

Ekitaldia udaletxean izango da, udalbatzarraren aretoan, 12:00etan hasita, eta irekia da bertaratu nahi duten guztientzat. Gonbidatuta daude, bereziki, azken urteotan lehiaketan parte hartu duten guztiak.