Azken urteetan bezala, Euskararen Egunean banatuko dira Udalak urtero antolatzen duen ‘Euskaraz Gazte’ literatur lehiaketaren sariak; aurten asteartearekin tokatzen da abenduaren 3a.
Ekitaldi irekia
Sariak banatzeko ekitaldia kultur etxean izango da, areto nagusian, 19:00etan hasita, eta irekia da bertaratu nahi duten guztientzat. Gonbidatuta daude, bereziki, azken urteotan lehiaketan parte hartu duten guztiak.
Sari-banaketan Amaia Gutierrez biolin-irakasleak eta bere ikasle batzuk ere parte hartuko dute, ekitaldia musikaz laguntzeko. Ekitaldiari bukaera emateko, pintxo batzuk jango dituzte lagunartean.