‘Euskaraz Gazte’ literatur lehiaketaren sariak abenduaren 3an banatuko dira udaletxean, Euskararen Egunarekin

Azken urteetan bezala, Euskararen Egunean banatuko dira Udalak urtero antolatzen duen ‘Euskaraz Gazte’ literatur lehiaketaren sariak; aurten astelehenarekin tokatzen da abenduaren 3a.

Ekitaldi irekia

Sariak banatzeko ekitaldia udaletxean izango da, udalbatzarraren aretoan, 19:00etan hasita, eta irekia da bertaratu nahi duten guztientzat. Gonbidatuta daude, bereziki, azken urteotan lehiaketan parte hartu duten guztiak.