Gabonetako hotzak hondatu egin ditu kaleko iturri batzuk

Hotz handia egiten duenean, kaleko iturrietako Presto erako txorrotak hondatu egiten dira eta horrek ur-galerak sortzen ditu. Hori gertatu da, esaterako, aurtengo Gabonetan eta, ondorioz, hainbat iturri itxita daude.

Hondatuta dauden iturri horiek lehenbailehen konponduko ditu Udalak.

Bitartean, Ur Kontsortzioak eta Udalak jakinarazi nahi diete herritarrei izotza aurreikusita dagoen egunetan itxi egingo dituztela kaleko iturriak.

Barkatu eragozpenak.