Gabonetako kontzertua izango da elizan

Urtero bezala, Danbolin Musika Eskolako ikasleek eta Salatxo abesbatzak Gabonetako kontzertua emango dute elizan abenduaren 19an, asteazkenarekin, 19:30ean.

 

Kontzertuari hasiera emateko, musika eskolako kantuko ikasleek instrumentuko ikasleen laguntzarekin, ondorengo kantak abestuko dituzte:

GLORIA IN EXCELSIS

AVE MARIA

BIRJINA GAZTETTO BAT

 

Ondoren, musika mintzairako ikasleek instrumentuko ikasleen laguntzarekin, abestuko dituzte:

KAIXO EGUBERRI

GABONAK IRITSI DIRA

KANTA ALELUIA

OLENTZERO BADATOR

DIZDIZKA ZERUAN

URRUNDIK

 

Salatxo abesbatza entzuteko aukera izango dugu segidan.

 

Kontzertuari amaiera emateko, guztiek batera bi kanta abestuko dituzte:

GESU BAMBINO

ATOR ATOR