Gabonetako programa 2014

Aurtengo Gabonetan honako ekitaldiak programatu dituzte Orion Udalak eta herriko eragileek:

ABENDUAK 12, OSTIRALA
17:00 – 19:00 Jostailu bilketa Kosta tailerrean, abenduaren 14ko Jostailu erabilien truke-azokarako. Herrio natur taldeak
antolatuta.

ABENDUAK 13, LARUNBATA
16:30 Herri lasterketa, Orioko Herri Ikastolak antolatuta. Irteera, ikastola aurretik. Bi aukera daude: 7 km-ko itzulia, eta 14 km-koa. Haurren lasterketa ere izango da, 15:45ean hasita.

ABENDUAK 14, IGANDEA
10:00 – 15:00 Gabonetako azoka Herriko Plazan, Arkupe elkarteak antolatuta.
10:30 – 15:00 Jostailu erabilien 5. truke-azoka Herriko Plazan, Herrio natur taldearen eskutik.

ABENDUAK 18, OSTEGUNA
20:15 Gabonetako kontzertua elizan: Danbolin musika eskola eta Salatxo abesbatza.

ABENDUAK 19, OSTIRALA
22:30 ‘Lau esku, lau hanka, baina bi buru’ organo-emanaldia Orioko elizan: Xabier Lizaso eta Loreto Aramendi.
19:30 Karmele Garmendiaren hitzaldia Mandalara elkartearen aretoan, doan: ‘Astrologia. Zer da, zertarako erabili, eta abar’.

ABENDUAK 20, LARUNBATA
11:30 Orgonita tailer irekia Herriko Plazan, Antonio Abaden eskutik (DOAN).
16:30 Mandala-tailerra haurrentzat kultur etxean. Haurrek, urtero bezala, mandalak margotuko dituzte eta, ondoren, herriko zuhaitzetan
kokatuko dituzte (DOAN).

ABENDUAK 24, ASTEAZKENA
10:45 Haurren kalez kaleko kantu-saioa. Eskola, ikastola eta Danbolin Musika Eskolako haur, irakasle eta gurasoak kantari arituko dira kalez kale, Ikastola ondoko plazan hasita.
11:00 Tonbola plazan, Ikastolako DBHko ikasleek antolatuta.
17:30 Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera Herriko Plazara.

ABENDUAK 26, OSTIRALA
17:30 Argiztapen autogeneratua eta parte-hartzailea. 2-6 eta 6-13 urte bitarteko haurrentzat 6 bizikleta jarriko dira plazan. Bizikleta horiek sortzen duten energiarekin plazako bi zuhaitz argiztatuko dira. Haur eta gurasoei dei egiten zaie bizikleta ibili eta argiak pizten laguntzera joateko.
22:00 Herribil dantza emanaldia Karela kiroldegian, Harribil dantza taldearen eskutik.

ABENDUAK 27, LARUNBATA
17:00 Abesti, jantzi eta jaiotza lehiaketa ikastolako pergolan, Talai Mendik antolatuta.
18:30 Gaztaina jana ikastolako pergolan, Orioko Herri Ikastolak antolatuta.

ABENDUAK 31, ASTEAZKENA
11:30 San Silbestre lasterketa, ikastola aurretik abiatuta. Haurrak
12:00 San Silbestre lasterketa, ikastola aurretik abiatuta. Helduak. Izen-ematea Karelan.

URTARRILAK 2, OSTIRALA
17:30 Argiztapen autogeneratua eta parte-hartzailea. 2-6 eta 6-13 urte bitarteko haurrentzat 6 bizikleta jarriko dira plazan. Bizikleta horiek sortzen duten energiarekin plazako bi zuhaitz argiztatuko dira. Haur eta gurasoei dei egiten zaie bizikleta ibili eta argiak pizten laguntzera joateko.

URTARRILAK 3, LARUNBATA
11:00 – 13:30 Gabonetako haur parkea, Karelan.
16:00 – 19:00 Gabonetako haur parkea, Karelan.

URTARRILAK 4, IGANDEA
16:30 Haurrentzako tailerrak kultur etxean.

URTARRILAK 5, ASTELEHENA
11:00 Erregeen karterua. Bizarzuri kalez kale ibiliko da, gutunak jasotzen. Eguerdian plazara iritsiko da.
18:00 Erregeen kabalgata  herrian barrena, Talai-Mendik antolatuta.