Garagardo Azoka antolatu du Arraunketa Elkarteak asteburuan

Maiatzaren 24, 25 eta 26an egingo da Herriko Plazan aurtengo Garagardo Azoka, Orioko Arraunketa Elkarteak antolatuta Udalaren laguntzarekin.

Hiru egunetan hainbat garagardo-mota dastatzeko aukera izango da bertan, eta jatekoak ere ez dira faltako: ukondo errea, saltxitxak, patata-purea…

Aurtengoa Garagardo Azokaren 7. edizioa izango da.

Mirotza Saria

Sara Iparragirrek eta Imanol Alguacilek jasoko dute Arraunketa Elkarteak urtero ematen duen Mirotza Saria. Sara Iparragirre saskibaloi-jokalariak Europako Txapelketa irabazi zuen iaz IDK Gipuzkoa taldearekin; eta Imanol Alguacil, berriz, Realaren entrenatzailea da gaur egun. Lehenengo aldiz, bi oriotar izango dira Mirotza saria jasoko dutenak.

PROGRAMA

Hau da aurtengo Garagardo Azokaren programa:

Maiatzak 24, ostirala

19:00 Irekiera ekitaldia: Mirotza Saria emango du Arraun Elkarteak eta, gero, erromeria izango da BIDE BATEZ taldearekin.

22:30 Erromeria: BIDE BATEZ

Maiatzak 25, larunbata

11:00 Easo Motor desafioa

13:00 Garagardo Azokaren irekiera

18:00 HEMEN GATOZTINK kanpainaren azken txanpa

Ondoren, erromeria: Fand&Go

Maiatzak 26, igandea

13:00 Garagardo Azokaren irekiera

Goiz eta arratsaldez, HEMEN GATOZTINK kanpainaren azken txanpa