Garagardo Azoka izango da Herriko Plazan maiatzaren 27tik 29ra

Maiatzaren 27tik 29ra egingo da aurten Orio Arraun Elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatzen duen Garagardo Azoka. Aurtengoa azokaren 4. edizioa izango da.

Maiatzaren 18an aurkeztu zen aurtengo programa udaletxean Arraun Elkarteko presidente Ibon Huegunek eta Merkataritza batzordeko buru Elisabete Bellok.

Aurreko urteetan bezala, hiru eguneko azoka izango da, ostiralean hasi eta igandean bukatu.

Ostiraleko irekiera ekitaldian aurtengo Mirotza Sariak banatuko dituzte. Aurten Iñigo Martinez Realeko jokalariari eta Idoia Etxeberria harrijasotzaileari emango dizkiote sariak.

GARAGARDO AZOKAREN PROGRAMA

Maiatzak 27, ostirala

19:00 Irekiera ekitaldia eta Mirotza Sariak

19:15 Los Cañas talde oriotarraren kontzertua

22:00 Erromeria Bide Batez taldearekin

Maiatzak 28, larunbata

18:30 Erromeria Fan&Go taldearekin

20:45 Txapeldunen ligako finala pantaila handian

23:30 Erromeria Fan&Go taldearekin

Maiatzak 29, igandea

11:00 Beteranoen traineru estropada

13:00 Falcons de Vilafranca, Kataluniako giza dorreak

18:00 Buruz Buruko txapelketaren finala pantaila handian

19:00 Umore saioa Angel Alkainekin