Kukuarri astea antolatu du Talai Mendi elkarteak

Urtero bezala, jarduera-sorta antolatu du Talai Mendi mendi-elkarteak maiatzaren azken astean.

Kukuarri astearen barruan honako ekitaldiak izango dira:

MAIATZAK 23, ASTELEHENA

17:30 Orientazio proba GOT taldearen laguntzarekin. Maparekin herrian ezkutatutako lekuak aurkitu beharko dira. Edozeinek har dezake parte:bakarkara, familian edotataldean.

Hasteko lekua: Talai Mendiko lokala.

MAIATZAK 24, ASTEARTEA

19:00 Bideo-emanaldia Talai Mendiren lokalean: ‘Eskalada Korsikan barrena: arroil jaitsierak, mendi ibilbideak…’

Idurre Lizarralde, Haritz Otaño, Elixabete Manterola eta Garbiñe Manterola.

MAIATZAK 25, ASTEAZKENA

17:00 – 20:00 Slackline Herriko Plazan.

MAIATZAK 26, OSTEGUNA

17:30 Eskulanak haurrekin Talai Mendiren lokalean. Plaza mugatuak (25). Forma ugarietako xaboiak egingo ditugu. Izen-ematea: Iturain estankoan.

MAIATZAK 27, OSTIRALA

19:00 Bideo-emanaldia eta hitzaldia Talai Mendin: ‘Nola iritsi naiz Skibum bat izatera’. Iraitz Ezkergain.

MAIATZAK 28, LARUNBATA

16:00 – 19:30 Kiroldegiko rokodromoa adin guztietako haurrek erabiltzeko prestatuko da.

16:00 – 19:30 Elizako paretan eskalatzeko eta yumareatzeko aukera izango du nahi duenak.

MAIATZAK 29, IGANDEA

KUKUARRI EGUNA

11:00 Tontorreko gurutzean, elizkizuna.

Ondoren, salda eta pintxo beroak.