Garbitzaile lanpostuaren deialdian onartutakoek otsailaren 21ean egingo dute lehenengo hautaketa-proba

Udalak onartu berri du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, Udaleko garbitzaile lanpostuaren deialdiari dagokiona.

Horrekin batera publiko egin du noiz izango den lehenbiziko hautaketa-proba: 2018ko otsailaren 21ean, 10:00etan, Orioko KTA eraikinean (Arrantzale, 67).

Azkenik, Udalak publiko egin du, baita ere, lehiaketa-oposizio horren epaimahaia zeintzuk osatzen duten.

Hori guztia iragarki baten bidez erabaki eta jakinarazi du Udalak.

Zehaztasunak ikusteko, deskargatu iragarkia (PDF).