Benta bidea itxita dago zirkulaziorako 2018ko azaroaren bukaeran luizi handi bat gertatu zenetik.
Bidea konpontzeko, lehiaketa publikoa egin zuen Udalak eta Tesinsa enpresak irabazi du lehiaketa hori.
Benta bideko ezpondak berregiteko lanak 8 aste iraungo du eta 181.420 euroko kostua izango du, guztira.
Obrak iraun bitartean errepidea itxita dago, bertakoentzat izan ezik.
Udalak barkamena eskatzen die herritarrei eta bisitariei sortutako eragozpenengatik.