Gaztetxeak eta txosna batzordeak bertan behera utzi dituzte biharko ekitaldiak

Asier Arrillaga lagunaren heriotza dela-eta Gaztetxeak uztailaren 2rako aurreikusita zituen ekitaldi guztiak bertan behera uztea erabaki berri du. Txosna batzordeak ere San Pedro festetako azken egunean ez du plazako txosna irekiko.

Lur-jota eta lanean aritzeko indarrik gabe daudela jakinarazi diote Gaztetxeko ordezkariek Udalari.