Giranice taldeak kontzertua eskainiko du maiatzaren 22an Orioko kultur etxean

Kontzertua 22:00etan hasiko da eta sarrera doan izango da. Giranice taldea Orioko musikari gaztez osatuta dago eta kontzertuan taldearen ibilbide musikaleko piezak joko ditu; bereziki, beren azken diskokoak.

Gonbita hartu behar

Sarrera doan izango da; baina, aretoaren aforoa mugatua denez, Udalak 100 gonbita jarri ditu eskura kultur etxean eta kontzertura joan nahi dutenek horietako bat hartu beharko dute, bertan eskatuta. Ostiraletik aurrera izango dira gonbitak eskuragarri. Arin ibiltzea komeni.