Harrera ona izan du eskualdeko taberna eta jatetxeetan egindako EUSKARA MENUAN kanpainak

Urola Kostako Udal Elkartea eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalek EUSKARA MENUAN izeneko kanpaina egin dute, eskualdeko taberna, kafetegi eta jatetxetako kartak eta menuak euskaraz jartzeko.

Horrekin batera, euskaraz eskatu duten bezeroek zozketa batean parte hartu dute: 60,00 euroko 20 sari, parte hartu duten jatetxeetan gastatzeko.

Kanpainaren datuak

Hilabetez Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako jatetxeak bisitatu dituzte kanpainaren arduradunek eta menua euskaraz jartzeko laguntza eman diete: itzulpenak, zuzenketak, interneteko tresnen informazioa…

Guztira 191 jatetxerekin jarri dira harremanetan eta honako lanak egin dituzte: menu eta kartelak euskaratzea, horien kopiak egin eta plastifikatzea, euskaraz lan egiteko tresna informatikoak erakustea tabernari eta langileei eta euskarazko ikastaroen eskaintza egitea.

Kanpaina: bezeroak

Bigarren zatia bezeroek euskaraz eskatzeko kanpaina izan da. Kanpaina horretan 95 jatetxek jarri dituzte kutxak eta zozketarako txartelak banatu dizkiete euskaraz eskatu duten bezeroei. Guztira 5.414 txartel banatu dira bost herrietan.

Zozketa

Kutxetan jasotako txartelekin zozketa egin da. 60 euroko balioa duten 20 txartel zozketatu dira, kanpainan parte hartu duten establezimenduetan bazkari edo afariak egiteko.

Hona hemen saridunen zerrenda:

1. Kepa Osa. Txartela non hartu zuen: Izeta (Aia)
2. Joseba Arakama. Txartela non hartu zuen: Errota (Aia)
3. Ainara Larrión Ramiro. Txartela non hartu zuen: Mayflower (Getaria)
4. Kemen Atxurra Badiola. Txartela non hartu zuen: Harralde taberna (Getaria)
5. Esther Arruti. Txartela non hartu zuen: Kolon txiki (Orio)
6. Rafa Delgado. Txartela non hartu zuen: Arkaitz (Orio)
7. Tere Lizarreta. Txartela non hartu zuen: Kaiua (Orio)
8. Irati Iturria. Txartela non hartu zuen: Zelaitxo (Zarautz)
9. Intza Altuna. Txartela non hartu zuen: Zelaitxo (Zarautz)
10. Ana Zeziaga. Txartela non hartu zuen: Bai batzokia (Zarautz)
11. Ernesto Glass. Txartela non hartu zuen: Orbegozo (Zarautz)
12. Itziar Gillenea. Txartela non hartu zuen: Kikara (Zarautz)
13. Leire Bitegi. Txartela non hartu zuen: Kantabriko (Zarautz)
14. Hodei Etxaniz. Txartela non hartu zuen: Altzola (Zarautz)
15. Maider Arrizabalaga. Txartela non hartu zuen: Juli-juli (Zarautz)
16. Susana Arrillaga. Txartela non hartu zuen: Alai (Zarautz)
17. Iñaki Odriozola Arrieta. Txartela non hartu zuen: Marina Berri / Algorri (Zumaia)
18. Aitor Blanco lakuntza. Txartela non hartu zuen: Justa taberna (Zumaia)
19. Maider Bracamonte Sanchez. Txartela non hartu zuen: Kantauri (Zumaia)
20. Izaro Altuna Larrañaga. Txartela non hartu zuen: Justa taberna (Zumaia)

Saridunek maiatzaren 31ra bitarteko epea dute, parte hartu duten jatetxeetakoren batean 60,00 euroko gastua egiteko. Udal Elkartea harremanetan jarriko da saridunekin.

Balorazioa

Kanpainak erakutsi du eskualdeko jatetxeen %75 inguruk ohiko menu eta kartaren euskarriak euskaraz ere badituztela, baina aldatzeko edo egokitzeko unean edo eguneroko testuak idazteko orduan (arbeletan, eguneroko euskarrietan) zailtasunak dituztela eta sarri ez dutela euskara erabiltzen. Horri irtenbidea emateko baliabide informatikoak erabiltzeko prestakuntza eta euskaraz idazteko eta trebatzeko prestakuntza eskaintzeko asmoa du Udal Elkarteak.

Bezeroek kanpainari oso erantzun ona eman diote eta 5.400 txartel inguru jaso dira kutxetan. Horrekin batera, aipatzekoa da parte hartu duten jatetxeen jarrera eta ahalegina.

Hori guztia kontuan hartuta, Udal Elkartearen eta udalen balorazioa ona da.