Harribil dantza-taldeak bazkaria egingo du ekainaren 6an, 20 urtetan taldekide izan diren guztiak bilduta

Harribil dantza-taldeak 20 urte bete ditu aurten. Hori dela-eta, ekitaldia egingo du ekainaren 5ean, ostiralarekin, eta, horrez gain, bazkaria antolatu du ekitaldiaren hurrengo egunean, ekainaren 6an, urteurrena jai-giroan ospatzeko.

Dantza-taldea gaur egun zuzentzen dutenek nahi dute bazkarian parte hartzea noizbait Harribil taldean ibilitako dantzari guztiek. 20 urteko ibilbidean asko eta asko dira Harribilekin dantzan aritu direnak eta guztiak bildu nahi dituzte ospakizunean.

IZEN-EMATEA

Bazkarian parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aldez aurretik, Gabon tabernan ala Harribil taldeko gaur egungo zuzendaritzako kideren bati esanda.

Izena emateko azken eguna maiatzaren 22a izango da, eta apuntatzen den jende-kopuruaren arabera erabakiko dute non egin bazkaria.