Hasi dira Benta bidea konpontzeko lanak

Benta bidea konpontzeko lanak aste honetan hasi dira. Benta bidea itxita egon da azken hilabeteetan ibilgailuentzat, udazkeneko euriteek eragindako kalteengatik.

Konponketa lanak ‘Campezo obras y servicios’ enpresak egingo ditu eta Udalak aurreikusita dauka 5 aste beharko direla lanak bukatzeko.

Maiatzaren 24-25eko asteburutik aurrera bidea ireki egingo da asteburuetan eta ibilgailuek pasaera izango dute, txandaka, semaforo baten bitartez erregulatuta.

Lanen kostua 147.713,39 eurokoa da (BEZa barne) eta Orioko Udalak ordainduko du.