Haurrentzako bideo emanaldia larunbat arratsaldean: Balto, ordezko hegoak

Larunbatean, martxoak 31, bideo emanaldia antolatu du Txurrumuski elkarteak.

Pelikula doan eskainiko da kultur etxeko areto nagusian, 17:00etan hasita.

“Balto, ordezko hegoak” pelikularen protagonista txakur bat ba. Marrazki bizidunetako pelikula hau aurretik egindako beste biren jarraipena da. Steven Spielberg-en konpainiak egin zuen Balto pertsonaiaren lehendabiziko filma 1995ean eta, geroztik, beste bi egin dira. Larunbatean Txurrumuskik eskainiko duena hirugarrena da eta 2005ean estreinatu zen DVD formatuan. Pelikulari buruzko informazio gehiago, hemen (ingelesez):

http://www.imdb.com/title/tt0423849/

Bideo emanaldia euskaraz izango da.

Txurrumuski aisialdi elkarteak antolatu du emanaldia, Udalaren laguntzarekin. Txurrumuskik bideo emanaldiak antolatuko ditu apirila bitarteko larunbat guztietan.

Pelikulak beti arratsaldeko bostetan hasten dira eta herriko haurrei zuzenduta daude.