Udaleko idazkaritzak ohar bat eman du argitara, hitzez hitz honela dioena:
Ohar honen bitartez, honako hau jakinarazten zaie interesatu guztiei:
2011ko azaroaren 20an, igandearekin, Espainiako Diputatuen Kongresurako eta Senaturako Hauteskundeak egingo dira eta, hori dela-eta, zozketa publikoa egingo da, hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko.
Zozketa 2011ko urriaren 26an egingo da, asteazkenarekin, goizeko 10:00etan, udaletxeko udalbatzarraren aretoan (Herriko plaza, 1, 2. solairuan).
Guztiok jakin dezazuen argitaratzen da.