Katxalin elkarteak informazio-mahaia jarriko du ostegunean, azokan

Bularreko minbiziaren aurkako eguna dela-eta, Katxalin elkarteak informazio-mahaia jarriko du ostegunean, urriak 20, asteko azokako postuen artean.

Mahai horretan informazioa zabalduko da bularreko minbiziari buruz eta elkartearen lanari buruz.

Katxalin elkartearen Orioko taldea arduratuko da mahaiaz, Udalaren laguntzaz, eta herritar guztiak gonbidatu nahi ditu bertara azaltzera.

Mahaia jarrita egongo da goizeko bederatzietatik ordu bata ingurura arte.