Hemen dira San Nikolas jaiak!

Aurtengo San Nikolas jaiak abenduaren 5etik 9ra bitartean ospatuko dira, asteartetik larunbatera.

Hau da 2017ko San Nikolas jaien programa:

Abenduak 5, asteartea. SAN NIKOLAS BEZPERA

10:30 Jubilatuen hamaiketakoa Zaharren Babeslekuan.

19:00 Pello eta Nikolasa kalez kale buruhandiekin eta txistulariekin.

20:00 Festen hasierako deiadarra. Mikel Amilibia omenduko dute. Parte-hartzaileak: Pello eta Nikolasa, Danbolin Musika Eskola eta Harribil dantza taldea.

23:00 GIRANICE taldearen kontzertua plazan.

24:00 IBAI MARINen kontzertua plazan.

Abenduak 6, asteazkena. SAN NIKOLAS EGUNA

10:00 Kamel Ziani krosa: benjamin, alebin eta infantilentzat Mendibeltz ondoko parkean.

11:00 Meza Salatxok kantatua.

12:00 Salatxo abesbatza kantuan, Zakilaneko aldapan.

12:30 Dantzari txikien txapelketa Harribilek antolatuta.

17:00 Pilota jaialdia pilotalekuan. Gizonezko gaztetxoak lau t’erdian: Orbegozo (Aia) vs. Aristi (Getaria); ‘Emakumea Master Cup’eko pilotariak binaka: Aramendi (Arroa) eta Arrieta (Azkoitia) vs. Aramendi (Azpeitia) eta Orbegozo (Azpeitia); Gizonezko nagusiak binaka: Lertxundi eta Aranalde (Orio) vs. Lizaso (Villabona) eta Esnaola (Leaburu).

18:00 AUKERAN dantza taldearen ‘Fusioa’ emanaldia plazan.

Ondoren: TALAIMENDI txaranga kalez kale.

22:30 Bertso saioa Karelan: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza eta Egoitz Eizagirre. Gai-jartzailea: Josu Goikoetxea.

22:00 TRAKETS taldearen kontzertua plazan.

Abenduak 7, osteguna. HAURREN EGUNA

11:00 Gaztetxoen udalbatzarra eta Atsolorra.

11:30 Puzgarriak pilotalekuan.

12:30 Herri kirolak plazan.

17:30 Pello eta Nikolasa kalez kale buruhandiekin eta txistulariekin.

19:30 AKERBELTZ taldearen kontzertua plazan.

23:00 AKERBELTZ taldearen kontzertua plazan.

Abenduak 8, ostirala. KUADRILLEN EGUNA

06:00 Gaupaseroen argazkia Oa kaleko eskaileretan.

09:00 3×3 saskibaloi txapelketa Karelan LH3tik LH6ra bitarteko haurrentzat.

12:00 Trikipoteoa.

12:30 DJ Porrue, umeentzako ekitaldia plazan.

14:00 Herri bazkaria pilotalekuan. Kuadrilla bakoitzak bere janaria eraman behar du. Udalak sagardoa eta ura jarriko ditu.

15:00 3×3 saskibaloi txapelketa Karelan DBH1etik gorako ikasleentzat.

17:00 Pello eta Nikolasa kalez kale buruhandiekin eta txistulariekin.

17:00 Dardo txapelketa Estropalari kalean.

19:00 BURRUNBA elektrotxaranga kalez kale, Bikamiotan hasita.

23:00 GARI eta IÑAKI trikitilariak plazan.

24:00 ZOPILOTES TXIRRIAOS taldearen kontzertua plazan.

01:00 GARI eta IÑAKI trikitilariak plazan.

Abenduak 9, larunbata. BANDEREN BEDEINKAZIOA ETA TABERNARIEN FESTA

STRAPALUCIO txaranga kalez kale egun osoan.

13:00 Banderen bedeinkazioa elizan.

14:30 Bazkaria Karela kiroldegian.

17:00 Herri kirolak plazan.

23:00 Fan&Go taldearen kontzertua plazan.

OHARRAK

  • Erraldoi eta buruhandien ibilbidea honakoa izango da: Kultur Etxetik abiatuko dira, Sarasua aurrean Arrantzale kalea hartu eta Ikastola aurreko plazara joango dira eta handik herriko plazara.
  • Etxean buruhandiak dituzten ume eta helduak kalejiran parte hartzera animatzen zaituztegu, herriko erraldoi eta buruhandiekin batera.