Hernaniko Argazki Forumak erakusketa egingo du kultur etxean martxoaren 6tik 20ra bitartean

Hernaniko Argazki Forumaren argazki-erakusketa zabalduko da kultur etxeko areto nagusian martxoaren 6an, ostiralarekin.

Erakusketa zabalik izango da bi astez, arratsaldetan, martxoaren 20ra arte, 16:30etik 20:00etara bitartean.

Hernaniko Argazki Forumak urteak daramatza lanean eta jarduera ugari antolatzen ditu. Era guztietako argazkilariak biltzen ditu; guztiak zaletasun hutsez ari direnak, nor bere estiloan.

Erakusketak Forumeko hainbat argazkizaleren lanak erakusten ditu, tartean Josune Zabaleta oriotarrarenak.

Erakusketa hau Hernaniko Biteri kultur etxean zabaldu zuten aurrena, urtarrilean. Orioko aretoan, hala ere, ez dira sartzen Hernanikoan adina argazki eta aukeraketa egin behar izan dute. Estilo askotako argazkiak daude aukeratu dituztenen artean.