Herritar ugarik egin ditu ekarpenak udal aurrekontu parte hartzaileetan

Udalak ahalegina egin du azken urteotan herritarren parte-hartzea bultzatzeko udal aurrekontuak prestatzeko prozesuan. Azken bi urteotako aurrekontua osatzeko momentuan, esaterako, auzokako bilerak eta gaikako bilerak egin zituen Udalak, oriotarren iritzi eta proposamenak jasotzeko.

Aurtengo aurrekontua osatzeko, berriz, pauso bat gehiago eman du Udalak eta orri bat banatu zuen San Nikolas bezperan herriko buzoi guztietan eta webgunean, herritarren proposamen eta sujerentziak jasotzeko.

Guztira, 131 ekarpen jaso dira udal bulegoetan, alor guztietakoak: hirigintza, ingurumena, obrak eta zerbitzuak, kultura, euskara, gizarte zerbitzuak