Hezitzaile bat jarriko du Udal Elkarteak hondakinen bilketari buruzko zalantzak argitzeko

Hondakinak gaika biltzeko sistema berriak zalantzak sortzen ditu oraindik herritarren artean eta, hori dela-eta, Urola Kostako Udal Elkarteak hezitzaile bat jarriko du kultur etxean uztaileko hiru asteazken goizetan.

Hezitzaile horren egitekoa hau izango da: herritarren zalantzak argitzea eta arazoak konponbidean jartzea.

Uztailean hiru egunetan izango da Orion —11, 18 eta 25ean— eta kultur etxean hartuko du jendea honako orduetan: 09:00etatik 14:00etara.