Hezkuntza alorreko diru-laguntzen deialdia egin du Udalak

Orioko Udalak diru-laguntzak emango dizkie herriko lau ikasketa-zentroei (Zaragueta eskola, ikastola, Maria Maestra haurreskola eta mojen haurtzaindegia), eta laguntza horiek arautzeko oinarriak argitaratu ditu.

Lau zentroek aukera izango dute Udalaren diru-laguntza eskatzeko urriaren 29a arte

Honako hauek dira Udalak onartu dituen oinarriak:

IRABAZI ASMORIK GABE DIHARDUTEN IKASTETXEEK EGINDAKO JARDUERA ETA PROIEKTUETARAKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEA ARAUTZEKO OINARRIAK

1. XEDEA

Deialdi honen xedea da Orion diharduten irabazi asmorik gabeko ikastetxeek egindako jarduerak eta proiektuak finantzatzeko diru-laguntzen baldintzak arautzea.

Diru-laguntza jaso dezakete, batetik, noizean behin egindako jarduera konkretuek eta, bestetik, ikasturtean zehar irakaskuntza arautuaren eremutik kanpo egindako jarduera-programek.

Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerek honako izaera izango dute:

1) Ikastetxeek hezkuntza, kultura eta kirol arloan egindako jarduerak.

2) Eskola komunitatean euskararen erabilera sustatzeko jarduerak edo programak.

3) Hezkuntza zabaltzeko jarduerak, hezkuntza garapen komunitarioko programak eta aisialdirako hezkuntza programak.

4) Garapen iraunkorrarekin edo hezkidetzarekin lotuta, ikastetxeek garatutako eskola programak, eta ohitura osasuntsuak bultzatzeko helburuarekin egindako jarduerak (gizabidea, elikadura, higienea, kirola?). Kirol ekintzei dagokienez, laguntza jaso ahal izateko, ekintza horiek Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako irizpideak bete beharko dituzte.

5) Herriko eskola-komunitatearen bizikidetzan hobekuntza ekar dezaketenak.

6) Irakaskuntzaren kalitatea sustatu eta eskola kudeaketa hobetzeko proiektuak.

7) Ekintza osagarriak

Ez dute diru-laguntzarik izango jarduera edo kontzeptu hauek:

1) Azpiegiturako obrak, inbertsioak, ondasun higiezinak edo ekipamendua erostea (altzariak, etxetresnak, argazkilaritzako baliabideak, ekipo informatikoak eta abar).

2) Ikastetxeen mantentze eta funtzionamendu arrunterako diren gastuak.

3) Ikasleek egindako irteera didaktikoetan eta ohiko jardueretan eratorritako garraio eta egonaldi gastuak.

4) Ikastetxearen ohiko jarduerari dagozkion material suntsikorraren gastuak eta material didaktikoa erosteko gastuak, baldin eta ez badaude justifikatuta berariazko proiektu jakin bati lotuta daudelako.

2. ONURADUNAK

Diru-laguntza eskatu dezakete irabazi asmorik gabeko ikastetxeek, betiere haien jarduera bat baldin badator deialdi honetako baldintzekin.

a) Ikastetxe hauek izango dira: 0-2 urteetako etapa, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan dihardutenak, eta etapa horietako ikasleekin diru-laguntza eskabidearen xedeko jarduerak eta proiektuak garatzen dituztenak.

b) Ikastetxeak hezkuntza jarduera Orioko udalerrian emango du. Gaur egun Orion lau hezkuntza zentro daude: Maria Maestra Haurreskola, San Nikolas de Bariko haurtzaindegia, Zaragueta Eskola eta Orioko Herri Ikastola

3. ESKAERAK EGITEKO EPEA

a) Ikasturte osoan garatuko diren jarduerei dagokienez, laguntza eskabideak egiteko epea 2010eko irailaren 1etik urriaren 29ra luzatuko da.

b) Noizean behin egindako jarduera konkretuen kasuan, berriz, nahikoa izango da, jarduera burutu ondoren, egindakoa zuritzeko behar diren agiriak aurkeztea.

4. AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Diru-laguntzaren eskabide eredu ofizialarekin batera, honako agiri hauek aurkeztuko dira:

  • Diru-laguntza helburu duen irakaskuntza maila bakoitzean, ikastetxean matrikulatutako ikasleen zerrenda.
  • Egin nahi den jarduerari edo programari buruzko txosten eta aurrekontu zehatzak.
  • Jarduera konkretuetarako eskabideetan: adierazi beharko da zenbatek parte hartu duten, eta non eta noiz egin dituzten.
  • Ikasturteko programa eta jardueretarako eskabideetan, aipatuko dira diru-laguntzaren onuradunak zer baliabide eta azpiegitura dituen jarduera egiteko.

5. DIRU-LAGUNTZAREN GEHIENEZKO KOPURUA

a) Programa honen bidez ikastetxe bakoitzari eman dakiokeen gehienezko diru-laguntza kalkulatzeko, hemen zehazten den irizpidea aplikatuko da: programa honetarako Udalak kontsignatu duen kopuru globala zatitzen da ikastetxe guztietako ikasleen kopuru osoarekin, modu honetara ponderatuta:

Modulua umeko = aurrekontua /[(ikasleak 0-2)0.6 + (ikasleak 2-12)1 + (ikasleak 12-16)*1,4]

Adibidibez: 20.000?ko aurrekontuarekin

0-2 ikasleak: 50

2-12 ikasleak: 100

12-16 ikasleak: 50

Modulua umeko = 20.000/ [(500,6)+(1001)+(50*1,4)] = 100?

0-2ko ikasleak: 100*0,6= 60?/umeko

2-12ko ikasleak: 100*1= 100?/umeko

12-16ko ikasleak: 100*1,4= 140?/umeko

b) Edozein kasutan, programa honek diruz lagundutako jarduera eta programentzako diru-laguntza guztiak batuta, beste nonbaitetik jasotakoak alegia, onuradunak ezingo luke inoiz izan %100etik gorako finantzazioa.

6. DIRU-LAGUNTZEN ORDAINKETAK

a) Diru-laguntzaren %50a Udaleko aurrekontua onartu ondoren ordainduko da, edo, beranduenez, apirilaren 1 baino lehen. Beste %50a, jardueren eta gastuen memoria aurkeztu eta zuritu ondoren ordainduko da, ikasturtearen amaieran.

b) Jarduera konkretuen kasuan, haiek gauzatu ahala, behin zuritzeko beharrezko diren agiriak aurkeztuta, ordainduko dira diru-laguntzak.

7. AURREKONTUA

Oinari hauetan zehazten diren laguntzetara bideratutako diru kopurua udal aurrekontuko 1.605.481.422.00.01 partidari dagokiona izango da. Partida horretara, gehienez ere, aurrekontuko gastu arruntaren %1,5 bideratuko da.

8. DIRU-LAGUNTZA ZURITZEKO EPEA ETA ERAK

Txosten bat aurkeztu behar da, diruz lagundutako jardueren garapenari lotuta sortu den dokumentazio guztiarekin; txosten horrek jaso behar du, baita ere, jarduerarekin lortu nahi ziren helburuen betetze mailari buruzko balorazio bat.

Oro har, jardueren justifikazioak ikasturtearekin lotuta izan behar du eta diruz lagundutako jardueren faktura originalak edo udal funtzionarioak konpultsatutako kopiak aurkeztu beharko dira.

9. SOBERAKINA

Hezkuntza zentroek, lehenengo atalean zehazten diren jardueretarako diru-laguntzekin beraiei dagokien partida ez balute guztiz erabiliko, partidaren soberakin hori beste gastu batzuetarako erabili ahal izango dute. Beste gastu horietarako jasotzen dutena ez da inoiz izango gehienez jaso dezaketen diru-laguntzaren %20a baino gehiago.

10. IRAUPENA

Hezkuntza zentroei bideratutako diru-laguntza oinarri hauek urte beteko iraupena izango dute eta urtero luzatuko dira automatikoki.

11. LANKIDETZA-HITZARMENA

Behin diru-laguntzen kopuruak finkatuta daudenean, lankidetza-hitzarmen bat sinatuko du Orioko Udalak ikastetxe bakoitzarekin, diru-laguntza hauek bideratzeko.

12. KLAUSULA GEHIGARRIAK

Orioko Udalak ikastetxeei bideratuko dizkien diru-laguntza guztiak oinarri hauen arabera emango dizkie.

Oinarri espezifiko hauetan jasotzen ez diren gai guztietan, Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta bat datozen gainontzeko lege arauetan ezarritakoa izango da aplikagarria.

ESKARIA AURKEZTEKO

Eskaria aurkezteko, eredu hau erabili behar da:

Eskari-eredua