Bilera urtarrilaren 18an izango da, asteartearekin, 17:30ean, Salatxo aretoan.
Orioko Udala prestatzen ari den euskara-planaren lanketaren barruan, lantalde bat osatu da herriko hezkuntza-eragileekin. Lantalde horrek bi bilera egin ditu dagoeneko (urriaren 26an eta azaroaren 24an) eta datorren asteartekoa izango da hirugarrena eta azkena.
Udalak zuzenean gonbidatu ditu bilerara herriko hezkuntza-eragileak, baina gaiarekin interesa duen edozeinek parte hartu dezake.