Iberdrolaren abisua: argi-mozketa programatua izango da maiatzaren 8ko gauean

Iberdrolak jakinarazi dio Udalari argi-mozketa programatu bat egingo duela ostegun gauean, maiatzaren 8ko 23:00etatik maiatzaren 9ko 07:00ak arte.

Hori dela-eta, ordu horietan argiteria publikorik ez da izango honako tokietan:

  • Aita Lertxundi kalea, zubia barne
  • Ibai Ondo pasealekua, Etxeluzeraino, aparkalekua barne
  • Moila

Jendeak jakin dezan argitaratzen du Udalak ohar hau.