Ibilgailuen zirkulazio zerga ordaintzeko epea martxoaren 2tik apirilaren 30era bitartekoa izango da, biak barne.
Zergaren ordainketa helbideratuta daukatenek etxean bertan jasoko dute ibilgailuan jartzeko pegatina.
Udala maiatzaren erditik aurrera hasiko da pegatina horiek banatzen.
Zergaren ordainketa helbideratuta ez daukatenek ordaintzeko abisua jasoko dute etxean eta, behin ordainketa egin eta gero, udaletxera etorri beharko dute pegatinaren bila.
Ordainketa banketxe edo aurrezki kutxaren bitartez bideratu beharko dute epearen barruan.