Igogailua jartzeko diru laguntzak

Laguntzak eskatzeko epea martxoaren 6an bukatuko da

Herritarrei jakinarazten dizuegu Udalak diru laguntza deialdia egin duela etxepean igogailua jarri nahi dutenentzat.

Nork eska dezake: Gutxienez bi solairu dituzten eta, nagusiki, etxebizitzarako erabiltzen diren eraikinetako jabeek.

Baldintzak: Udal Ordenantzak zehazten dituenak eta Udal baimena izatea 2008ko abenduaren 31 baino lehenago.

Kopurua: Gehienez ere, 9.000 euro jasoko ditu eskari bakoitzak; nolanahi ere, Udalak 12.000 euro ditu, guztira, deialdi honetan gastatzeko.

Eskariak aurkezteko epea: 2009ko martxoaren 6an bukatuko da (eskariarekin batera ordenantzak agintzen dituen agiri guztiak aurkeztu beharko dira).

Udalak hiru hilabeteko epean jakinaraziko du nori emango dizkion diru laguntzak eta kopuruak zenbatekoak diren.

Ordainketa igogailua jartzeko lanak bukatutakoan egingo du Udalak, bulego teknikoak dagozkion txostenak egin eta gero.