Ikastaroa antolatu du Udal Elkarteak, produktu fitosanitarioen aplikatzaile titulua lortzeko

Fraisoro Eskolak eta Hazi Fundazioak PRODUKTU FITOSANITARIOEN APLIKATZAILEA: OINARRIZKO MAILA izeneko ikastaroa emango dute Zarautzen. Urkomeren eta Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin antolatu da ikastaroa eta Udal Elkartearen egoitzan eskainiko da, Zarautzen (Urdaneta bidea 6).

Ikastaroaren iraupena 25 ordukoa da eta parte hartzen dutenek produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartela eskuratuko dute. Ikastaroa egin dezakete profesionalek, nekazaritza-txartela dutenek edo produktu fitosanitarioak lanean erabiltzen dituztenek.

Ikastaroa otsailaren 27an hasi eta martxoaren 7an amaituko da.

Hauek dira ikastaroaren xehetasunak:

PRODUKTU FITOSANITARIOEN APLIKATZAILEA: OINARRIZKO MAILA

  • Oinarrizko maila (25 ordu)
  • Homologatutako enpresa: Hazi Fundazioa
  • Antolatzaileak: Fraisoro Eskola
  • Laguntzaileak: Urkome, Urola Kostako Udal Elkartea, INEKO
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

ORDAINKETA

  • Matrikula: 36 €
  • Ondoko kontu korrontean sartu dirua: LABORAL KUTXA ES17 3035-0450-19-4500000391
  • Kontzeptuan jarri: fito Zarutz + bi abizenak
  • Oharra: dirua ez sartu, telefonoz onartua izan zarela konfirmatu arte.

BALDINTZAK

  • Ikastaroa profesionalentzat da: nekazaritza-txartela dutenak edo produktu fitosanitarioak lanean erabiltzen dutenak. Hori frogatu behar da.
  • Asistentzia %90koa izan behar da eta ikastaroaren bukaeran azterketa bat egin behar da.
  • Ikastaroaren lehen egunean bi argazki eta NAN dokumentuaren fotokopia ekarri behar da.
  • Ikastaroa gaztelaniaz izango da.

INFORMAZIOA ETA IZEN EMATEA

Ikastaroaren programa (PDF)