Urola Kostako Udal Elkarteak ikastaroa antolatu du bailarako enpresentzat, datuen babesaren arloan eta merkataritza elektronikoaren arloan indarrean dauden legeei buruzkoa.
Bereziki, bi lege hauen eraginei buruz arituko dira ikastaroan:
- DBLO: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, datu pertsonalen babesari buruzkoa.
- IGMEZL: 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazio Gizarte eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzkoa.
Ikastaroa: 2 saio
Ikastaroak 2 saio izango ditu. Lehendabizikoan enpresa txikiek eta profesional autonomoek aukera izango dute jakiteko zein printzipio, eskubide eta obligazio jasotzen dituen DBLOk enpresek eskuartean darabiltzaten datu pertsonalei buruz. Bigarrenean azalduko dugu enpresa txiki eta autonomoek IGMEZLren arabera zein lege baldintza bete behar dituzten beren webean, saltoki elektronikoan edo posta elektroniko bidezko marketing kanpainak abian jartzean. Datuen babesaren arloan puri-purian dauden beste gai batzuk ere landuko dira ikastaroan: cloud computing-aren legaltasuna, coockie politikak edo ahanztura eskubidea.
Ikuspegi osoagoa izateko, komeni da bi saioetara joatea.
Datak, lekua, ordutegia, iraupena
- Lehen saioa: 2017/01/26
- Bigarren saioa: 2017/02/02
- Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
- Ordutegia: 13:30-15:30
- Iraupena: 2 ordu
Helburuak
- Jakitea nola eragiten diguten lege horiek eta zeintzuk diren ez betetzearen ondorioak.
- Legeak eskatzen dizkigun alderdi praktikoak ezagutzea: nola idatzi klausula informatiboak, nola jakinarazi gure enpresaren fitxategiak DBEAri edo nola erantzun edozein interesatuk DEZEA eskubideak erabili nahi baditu.
Edukia
- Nola eragiten dieten lege horiek enpresei eta zein diren ez betetzearen ondorioak.
- DBLOren klausula informatiboaren idazkera. Beste klausula batzuk: datuen lagapena, tratamendu enkargua.
- Fitxategien jakinarazpena eta erregistroa.
- Nola erantzun bere DEZEA eskubideak (datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurkaratzeko eskubideak) baliatu nahi dituen pertsonari.
- Nola jakinarazi gure fitxategiak DBEAri eta nola erregistratu.
Norentzat
Datuak babesteko eta merkataritza elektronikoari buruzko oinarrizko prestakuntza eta ezagupenak jaso nahi dituzten eskualdeko edozein sektoretako enpresa txikientzat eta profesional autonomoentzat.
Informazioa eta izen-ematea
- Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresentzako Zerbitzuak (Eli Uzkudun)
- Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz
- Tel. 943890808
- enpresa@urolakosta.eus
- www.urolakosta.eus
Ikastaroaren antolatzailea
Ikastaroa antolatu eta eskainiko dute elkarlanean Spri eta Urola Kostako Udal Elkarteak.