Ikastaroak antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak maiatzean eta ekainean, lana bilatzen laguntzeko

Maiatza eta ekainean zehar hainbat ikastaro eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Ikastaroak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango dira (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.

Hona hemen maiatza eta ekaineko ikastaroen xehetasunak:

AUTOMARKETINA, PREZZY BIDEZ

Plataforma hau oso egokia da informazioa modu ikusgarri, azkar eta ulerkorrean aurkezteko. Ezagutu dauden erremintak zure aurkezpena modu errazean egiteko, eta, horrela, zure gaitasunak ezagutarazteko.

Data: Maiatzak 9

Hizkuntza: gaztelania

ERAKUTSI ZURE GAITASUNAK CURRICULUMEAN

CVa egiteko modu eta aukera asko daude. Aukera horiek aztertu eta zure helburu eta perfilaren arabera egokiena dena zein den erabaki behar duzu. Ikastaro honetan lagundu egingo dituzu formaturik egokiena hatatu eta garatzen, zure CVari ahalik etekinik handiena ateratzeko.

Data: Maiatzak 25

Hizkuntza: euskara

BIDEO CURRIVCULUMA: ERANTSI BALIOA ZURE HAUTAGAITZARI

Pentsatu izan duzu zu ikustea edo entzutea nahi zenukeela? Bideo CVak balioa eransten dio CV arruntari, izan ere, aukera ematen dizu paperean ikusi ezin dena erakusteko. Ikastaro honetan video CVari edukia eta itxura ematen ikasiko duzu.

Data: Ekainak 15

Hizkuntza: gaztelania

CURRICULUM EREDU BERRIAK, WIX BIDEZ

Lainoan hobeto posizionatzen lagunduko dizuten curriculum eredu berriak landuko dituzu, wix euskarria erabiliz.

Data: Ekainak 29

Hizkuntza: euskara

Urola Kostako Udal Elkarteko Orientazio Zerbitzuak antolatu ditu ikastaroak. Enplegurako Orientazio Ekintzak eta Zerbitzuak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak elkarrekin finantzatzen dituzte, EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren barruan eta Gazteen Enpleguaren 2014-2020 Programa Operatiboaren barruan. «Gizarte Funtsak zure etorkizunean inbertitzen du».

Informazioa eta izen-ematea

Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zentroa eta Orientazio Zerbitzua

Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz

Tel. 943890808

lanpoltsa@urolakosta.eus

www.urolakosta.eus