Datozen asteetan obrak egin behar dira Itxaspeko bidean, ezpondak egonkortu eta segurtasuna bermatzeko. Hori dela eta, bidea itxita egongo da autoentzat eta oinezkoentzat otsailaren 24tik aurrera.
Itxaspeko goiko bidean egingo dira lanak, asfaltozkoan: bidearen segurtasuna bermatzeko, mikropiloteak ezarriko dira lau tokitan. Bidea oso estua denez, ezinezkoa da txandakako pasaerarik edo bestelako alternatibarik planteatzea eta derrigorrezkoa da ixtea zirkulaziorako.
Anduko bidegurutzean itxiko da bidea eta, beraz, autoek ezin izango dute hortik aurrera pasatu.
Obrak datorren astelehenean hasiko dira eta 10 bat astetan bukatzea aurreikusten du Udalak. Hala ere, Aste Santurako bidea irekitzea da asmoa.
Obra Construcciones Zubieder enpresak egingo du eta 164.506,11 euroko kostua izango du (BEZa barne).
Hondartzatik abiatzen den bidea ere, itxita
Hondartzatik Itxaspe aldera abiatzen den bidea ere itxi egingo du Udalak, segurtasunagatik. Lanak goiko bidean egingo badira ere, badago arriskua hango harri solteak-eta beheko bideraino iristeko eta, beraz, herritarren segurtasuna zaintzeko, beheko bide hori ere ixtea erabaki du Udalak. Ez da erabaki kapritxoso bat; benetako arriskua dagoelako itxiko du bidea Udalak eta herritarrei debekua errespetatzea eskatzen die, beren onerako.
Barkatu eragozpenak.