Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako gazteria eta kirol zuzendariak eta Eneritz Mayora EKAPeko kideak hitzaldia emango dute, eskola kirolari buruz

‘Orioko curriculuma sortzen’ taldeak antolatuta, eskola kirolari buruzko hitzaldia izango da asteazkenean, maiatzak 7, Orioko Salatxo aretoan, 18:30ean hasita.

Hitzaldian jorratuko den gaia honako hau da: ‘Haurren kirola: lehia ala heziketa bide?’

Jon Redondo oriotarra Eusko Jaurlaritzako gazteria eta kirol zuzendaria da eta Eneritz Mayora, berriz, EKAP (Eskola Kirolaren Aldeko Plataforma) elkarteko kide.