Jorge OTEIZARI
ERRIOAREN ARNASA
(…) errioaren arnasa,
alde egiten zuen errioak,
baina banekien puntual itzuliko zela eta
gogo biziz ematen nituen orduak haren zain;
errioa zen ama bezala niretzat…”
Jorge OTEIZA
Oriotar artista handiaren arnasak alde egin du. Jorge joan zaigu. Oteiza joan da, baina hemen dago. Hemen eta han. Orion eta Euskal Herrian. Bera bezalako artistak mundu zabaleko hamaika bazterrekoak dira eta.
Julio Caro Barojak zioen bezala “gizon hori ez da soilik artista; memoria da”. Hala da: Jorge Oteiza Euskal Herriko memoria da.
Orioko Alkatea
Mirari Arruabarrena
________________________
Jorge Oteiza eskultore oriotarra hil da apirilaren 9ko goizaldean, denbora luzez Donostiako ospitalean ingresatuta egon ondoren. Zarautzen jarriko da haren hil kapera.
Oteiza hil berri den honetan, oriora.com honen portadara ekarri nahi izan dugu segidan datorren Oteizari buruzko testu hau, hemen ere kontsulta daitekeena.
Jenio handiko jenioa
Langile metafisikotzat jotzen dut neure burua. Jorge Oteiza
Euskal Herriak inoiz eman duen eskultorerik handienetako bat da Oteiza, eta bere obra oso ezaguna da atzerrian ere. Jenio biziko sortzailea dugu Oteiza, nortasun handi eta izaera biziko sortzailea. Autore handienei gertatu ohi zaien moduan, gaizki ulertua edo ezulertua izan da urte askotan bere obra, haietan metafisikaraino egiten baitu bidaia sortzaile oriotarrak; denbora, espazioa, Jaungoikoa, Ezereza…
Oteizaren proposamen estetikoak zerikusi handia izan du euskal kulturaren modernizazioarekin, eta haren ekarpenak, bereziki eskulturaren alorrean, garrantzi handikoak izan dira oso. Poesiaren alorra ere dezente landu du, eta haietan ere nabarmen ageri da bere nortasun berezi eta izaera indartsua. Hala ere, bere eskulturak dira ospetsu bihurtu dutenak. Oteizak ez du ohiko eskultura figuratiborik egiten; harriak hustu egiten ditu Oteizak. Hutsuneak betetzen duen lekua, eskulturaren baitako hutsuneak du garrantzia haren obran.
Orion dago Oteizaren obraren abiapuntua. Orioko hondartzan topatu zuen eskultoreak hutsunearen handitasuna. Hutsunea babeserako leku gisa, angustiaren eta heriotzaren aurkako ihesbidea… Ideia horren inguruan eraikiko ditu Oteizak bere pentsamendu eta obra osoa.
Txikia zela, Orioko hondartzan ahoz gora etzan, eta zerura begira geratzen zen, hara hondar bila joandako gurdiek utzitako zuloetan; eta han deskubritu zuen hutsune babeslea. Zulo borobilaren barrutik begira, zeru sakratua sumatzen zuen; zulo ilunenetik Jainkoaren argiaren handitasuna igartzera iristen zen. Hortik abiatuko zen Oteiza esperientzia estetiko orok jatorri erlijiosoa duela esateko, Kromletx borobil eta hutsaren garrantzia azpimarratzeko, edota harria hustu eta barruan gordetzen den estatua aurkitzen asmatzeko.
Quousque Tandem…!, interpretaci