OBBen partida igande honetan

(Orioko Bate Bizkorrak sofbol taldeak bidalitako informazioa.)

Pasa den apirilaren 6an (igandea), Orioko LEZKARI Sofbol zelaian bi partida jokatu genituen. GAVA-ren kontra irabazi eta gero, KIROLGI-OBBko neskak Pamplona taldearen kontra jokatuko dugu datorren igandean, apirilaren 14an. Lehenengo partida 11etan izango da eta bigarrena 13tan. Partida errazak izango direla uste dugu eta horiekin 1. bira amaituko da. Bat izan ezik, orain arte jokatutako partida denak irabazi ditugu Oriokoek. Viladecans-en aurka galdu genuen, eta talde horren eta KIROLGI-OBBren artean dago ligako 1. postua, biak berdindurik baikaude sailkapenaren lehenengo postuetan.

Gero eta ugariagoak dira animatzera etortzen diren oriotarrak, etortzen jarrai dezazuen espero dugu. Eskerrik asko.