Ipuin kontaketa saioa liburutegiak antolatu du eta doan izango da.
Ostiralean, azaroak 24, Judith Huegun ipuin kontalaria izango da udal liburutegian, arratsaldez, 18:00etan hasita.
Bost urtetik gorako haurrentzako da emanaldia. Gurasoei eskatzen zaie haur txikiagorik ez bidaltzeko.
Orain hasi eta ikasturtearen amaiera arte hilero izango da ipuin kontalariren bat liburutegian.