Judith Huegun ipuin kontalaria izango da ostiralean udal liburutegian

Ipuin kontaketa saioa liburutegiak antolatu du eta doan izango da.

Ostiralean, azaroak 24, Judith Huegun ipuin kontalaria izango da udal liburutegian, arratsaldez, 18:00etan hasita.

Bost urtetik gorako haurrentzako da emanaldia. Gurasoei eskatzen zaie haur txikiagorik ez bidaltzeko.

Orain hasi eta ikasturtearen amaiera arte hilero izango da ipuin kontalariren bat liburutegian.