Kalean da Sasoian aldizkariaren 20. zenbakia

Eskualdeko kirol albisteak zabaltzen dituen aldizkaria doan eskura daiteke kiroldegian edo kultur etxean, besteak beste.

Sasoian aldizkaria Urola Kostako Udal Elkartearen ekimenez kaleratzen da, beti hilaren azken ostiralean, Euskara Sasoian programaren barruan. Urola Kostako Hitzak osatzen ditu edukiak eta ematen dio forma aldizkariari.

Iraileko zenbakia

Orain kaleratu berri den zenbakia irailekoa da eta, gaien artean Edorta de Anta arraunlariari buruzko erreportajea dago, besteak beste. Edorta de Anta tolosarra da, izatez; baina Orioko itsasadarrean entrenatzen du, Arraun Elkarteko instalazioak erabiliz. Horrez gain, Dani Estrada futbolariari egindako elkarrizketa luzea dakar aleak.

Aldizkaria doan banatzen da eskualdeko herri guztietan. Orion herriko bi eskoletan banatzen da eta, horrez gain, beste hainbat tokitan ere eskura dezake interesa duenak: kiroldegian, kultur etxean, udaletxean…

PDF formatuan irakurri nahi duenak, berriz, www.sasoian.info webgunera jo dezake eta handik deskargatu.