Kalean da Sasoian aldizkariaren 21. zenbakia

Eskualdeko kirol albisteak zabaltzen dituen aldizkaria doan eskura daiteke kiroldegian edo kultur etxean, besteak beste.

Sasoian aldizkaria Urola Kostako Udal Elkartearen ekimenez kaleratzen da, beti hilaren azken ostiralean, Euskara Sasoian programaren barruan. Urola Kostako Hitzak osatzen ditu edukiak eta ematen dio forma aldizkariari.

Abenduko zenbakia

Orain kaleratu berri den zenbakia abendukoa da eta, gaien artean Lusarbe inguruan antolatutako zaldi lasterketari buruzko berria dago, besteak beste. Horrez gain, Jose Luis Garcia arkulariari egindako elkarrizketa luzea dakar aleak.

Aldizkaria doan banatzen da eskualdeko herri guztietan. Orion herriko bi eskoletan banatzen da eta, horrez gain, beste hainbat tokitan ere eskura dezake interesa duenak: kiroldegian, kultur etxean, udaletxean…

PDF formatuan irakurri nahi duenak, berriz, www.sasoian.info webgunera jo dezake eta handik deskargatu.