Kaleko iturrietako ura moztu egingo da, tarteka, izotz-abisua dagoenean

Urtero egiten den bezala, neguko hilabeteetan, iturri publikoetako ura moztuko du Udalak izotz-abisua dagoen guztietan. Ura ez da beti moztuko, baizik-eta, bakar-bakarrik, hotz handia eta izotza iragarrita dagoenean, ura eramaten duten hodiak ez lehetzeko.

Izozteetan arazo handiak sortzen dira ur-hodiekin, barruko ura izoztu egiten delako eta, ondorioz, hodiak lehertu egiten direlako. Hori gertatzen denean, ur-galera handia izaten da eta, hori saihestu nahi du Udalak neurri hori hartuta.

Barkatu eragozpenak.